Gure istorioa
Gure istorioa: Bihotzetik bihotzera
Gure bidaia, amalurrarekiko eta gure buruarekiko lotura estuagoa zuen bizimodu jasangarri baten bila ekin genionean hasi zen. Gu Itziar, Aratz, Haitz eta Ur gara , ogia maite duen eta berau ardatz hartuta leku bila hasi ginen familia. Maitasuna, grina, indarra eta lana uztartuz,Lezaetan aurkitu genuen leku zoragarri honetan ekin genion gure bidaiari, Nafarroako herri txiki batean, Garaikoetxea Baserrian hain zuzen ere.
Ogiarekiko maitasuna abiapuntu gisa
Itziarrek, txikitatik, lotura berezia sentitzen zuen ogiarekin. Baserriko ogiaren oroitzapenak markatu zuen bere haurtzaroa, eta ogi ezberdinen usainak iltzatuta geratu zitzaizkion bere oroimenean. Urte batzuk geroago, Almerian bolondres gisa izandako esperientzia batean, ama orez eginiko ogi artisaua egiten ikasteko aukera izan zuen. Bere jaioterrira, Arrasatera, zekalezko ama-orearekin itzuli zen eta hor landatu zuen hazitxo horrek loratuko zuen LEZAETAKO OGIA.
Okintzaren ogibidea Hariztizabal Baserrian ikasiz sakondu zuen, non teknika tradizionalak, jakin-minarekin eta sormenarekin uztartu zituen. Jakintza hoiek konpartzitzeko eta benetako elikagai bizi eta nutritibo bat eskaitzeko nahiak bultzatu gintuen gure tailerra Lezaetan sortzera.
Misioa
Artisau-ogiak, bertako lehengai ekologikoekin eta hartzidura denbora naturalak errespetatuz egitea
Norabidea
Gure ogiak %100 bertako osagaiekin egitea lortzea eta inpaktu positiboa izatea
Balioak
Artisautzan, elikadura kontzientean eta gure ingurumenaren zaintzan eragin positiboan laguntzea
Bizitza kontziente baterako ogi bizidunak
Gure helburua sinplea baina sakona da: Ogi bizi, osasuntsu eta esanahiez beterikoa eskaintzea. Egiten dugun ogi bakoitza, lehengai organikoekin, harrizko errotan ehotutako irinekin eta gehigarririk gabe egiten da, hartzidura-denbora naturalak errespetatuz eta beti osasunarentzat onena dena bilatuz.
Bertako ekoizleekin lan egiten dugu eta Mendialdeko azoka ibiltarietan, zuzenean elkarlanean aritzen gara inguruko baserritarrekin, garia errota tradizionaletan ehoz eta antzinako irin barietatea gure tailerrean bahetuz. Gure ogiaren mokadu bakoitzak, eratorritako lurraren eta elaborazioaren maitasunaren istorioa konta diezazuen nahi dugu.
Ezagutu ogi biziaren benetako zaporea
Egin zure eskaera WhatsApp bidez 626 138 405 telefono zenbakian edo bisitatu gure bertako dendak.
Parte hartu gure tailer ezberdinetan eta goza ezazu zure ogia eginez, eskuak dantzan jarriz.