Produktuak

Xehetasun guztiak zaintzen ditugu, maitasunez oratuz

Lezaetan, Nafarroan, naturarekin orekan bizitzeko, lurrarekiko errespetuan eta elikadura osasungarrian oinarritutako proiektu bat gauzatzeko leku aproposa aurkitu duen familia bat gara.

Garaikoetxea Baserrian, gure produktuak osagai ekologikoekin , harrizko errotan ehotutako irinekin eta gehigarririk gabe egiten ditugu. Antzinako teknikak berreskuratuz elikagarriak diren jaki osasuntsu eta zapore berezikoak eskaintzen ditugu.

Artisau ogiak

Gure ogi guztiak, ogi zuria izan ezik, ama orearekin , harrizko errotan ehotutako irinarekin eta gehigarririk gabe egiten dira . Osagai organikoekin lan egiten dugu eta bertako ekoizleekin elkarlanean aritzen gara elikagai osasuntsu eta orekatuak eskaintzeko.

BASERRIKO OGIA

Gari irin zuria*, legami freskoa,  ura, gatza*eta arrautza*

GARI OGI ERDI OSOA

Gari irin erdi-osoa*, garizko ama-orea*, ura eta gatza*

MAHASPASADUN OGIA

Gari irin erdi-osoa*, garizko ama-orea*, mahaspasak*, ura eta gatza*

SESAMODUN OGIA

Gari irin erdi-osoa*, garizko ama-orea*, sesamo haziak*, ura eta gatza*

ESPELTA OGI ERDI OSOA

Espelta irin erdi-osoa*, espeltazko ama-orea*, ura eta gatza*

ZEKALE OGI ERDI OSOA

Zekale irin erdi-osoa*, zekalezko ama-orea*, ura eta gatza*.

SARRAZENO OGIA

Sarrazeno irin osoa*, arroz irin osoa*, yuca almidoia*, sesamo hazi* edo ekilore pipa*, linaza*, psyllium husk*, eztia*, sagar ozpina*, oliba olio birjina*, arrozezko ama-orea*, ura eta gatza*. (Gluten hondarrak izan ditzake)

HUR ETA MAHASPASADUN OPILA

Gari irin erdi-osoa*, Garizko ama-orea*, mahaspasak*, hurrak*, olo edaria*, oliba olio birjina*, panela* eta gatza*.

Artisau gozoak

Gure gozo guztiak osagai organikoekin egiten ditugu, aukera osasuntsuak eta gozoak bilatzen dituztenentzat sortuak.

Sarrazeno eta arrozezko pastak kanelarekin

Sarrazeno irina*, Arroz irina*, panela*, gurina (esne koipea %82, hezetasuna %16, estraktu sikua %2), arroz edaria* (ura, arroza %15, ekilore olioa, gatza), kanela*, eta gatza*

Txokolate pinportadun pastak

Gari irin erdi-osoa*, panela*, gurina (esne koipea %82, hezetasuna %16, estraktu sikua %2), olo edaria* ( ura, oloa %14, gatza), txokolate pinportak* ( kainabera azukre integrala, kakaoa, kakao koipea, bainila), gatza* eta bikarbonatoa. 

Olo pastak

Olo malutak*, olo irin integrala*, oliba olioa birjina estra*, koko azukrea*, arroz edaria* (ura, arroza %15, ekilore olioa, gatza),gatza* eta bikarbonatoa

Algarroba madalenak

Espelta irin erdi-osoa*, algarroba irina*, panela*, oliba olio birjina estra*, arrautzak*, olo edaria* ( ura, oloa %14, gatza), gatza* eta legamia*

Gabonetako opilak (Ama Orez Eginak)

Gari irin erdi-osoa*, garizko ama-orea*, panela*, gurina (esne koipea %82, hezetasuna %16, estraktu sikua %2), behi esnea*, eztia*, arrautza*, azahar ura*, laranja*, limoia*, arbendola*, kanela* eta gatza*. Esnegaina ( esnegain likidoa, kainabera azukrea* eta arto almidoia*) aukeran.

Glutenik gabeko aukerak

Badakigu zein garrantzitsua den dieta-murrizketak dituztenentzako alternatiba seguru eta zaporetsuak eskaintzea. Gure glutenik gabeko ogiak eta gozoak arretaz prestatzen dira, baina kutsadura gurutzatuagatik gluten-arrastoak izan ditzakete.

Gure produktuak non eskuratu ditzakezu?

Gure produktuak tokian tokiko saltokietan eta Mendialdeako azoka ibiltarian eros ditzakezu:

  • Betelu: Maite Harategia
  • Lekunberri: Aliprox
  • Leitza: Belarra Belar Denda
  • Jauntsarats: Apeztegiberri
  • Berastegi: Bideaurre
  • Goizueta: Zubidenda
  • Lizartza: Ostatua
  • Aretxabaleta: Kiloka
  • Mendialdeako azoka ibiltaria

Zure ogi gogokoena  ziurtatu nahi baduzu, egizu  eskaera  eta jaso ezazu zure saltokirik hurbilenean. Salmenta zuzena azoketan soilik.

Ezagutu ogi biziaren benetako zaporea

Egin zure eskaera WhatsApp bidez 626 138 405 telefono zenbakian edo bisitatu gure bertako dendak.
Parte hartu gure tailer ezberdinetan eta goza ezazu zure ogia eginez, eskuak dantzan jarriz.

euBasque