Tailerrak
Bizi ezazu esperientzia
LEZAETAKO OGIA egitea, osagaiak nahastea baino askoz gehiago dela uste du: arte bat da, lurrarekiko eta norberarekiko lotura landu eta partekatzeko modu bat ere izan daiteke.
Horregatik antolatzen ditugu tailerrak, zuk zeuk ogia egitearen prozesua esperimentatu eta ikas dezazun, jaki osasuntsu bat sortuz.

Zer eskaintzen dugu?
Gure tailerrak interes eta esperientzia maila desberdinetara egokitzeko diseinatuta daude. Inoiz ogia labean egin ez baduzu edo esperientzia baduzu, ikasteko eta gozatzeko espazio atsegin eta hezigarri bat aurkituko duzu.
- Ama-orez eginiko ogi tailerra: Ikasi ogi biziak egiten ama-orearekin, haren hartzidura eta propietateak ulertuz.
- Glutenik gabeko ogi eta gozogintza tailerra: Aukera ezin hobea gluten gabeko ogien mundua ezagutu nahi baduzu.
- Baserriko ogi eta pizza tailerra: Famili, lagun, euskaltegi, udaleku, aniztasun funtzionala duten taldeei eta abarrei eskaintzeko egun pasa aproposa.
- Landa-eremuko artisau eskola: Landa eremuko artisauek heziketa ez formalean modu aktiboan parte hartzeak ikasleen sentsibilizaziorako lagungarria izan daitekeela iruditzen zaigu. Oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigun balore batzuk transmititu nahiko genizkieke gure haur eta gazteei. Balore hauen artean, landa eremuan garatzen diren lanak goraipatuko genituzke, lurrari eta naturari oso errotuta daudenak hain zuzen ere. Zeharka, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra, bertako produktuen balorea, ingurugiroaren zaintza eta osasuna landu nahiko genituzke, baita lanbideen inguruan hitz egin ere.
Nori zuzenduta daude?
- Elikadura osasungarriari, lanbideei, lehen sektoreari eta kontsumo arduratsuari buruz ikasi nahi duten eskola taldeei.
- Esperientzia desberdin eta aberasgarri baten bila dabiltzan taldeei eta familiei.
- Euskaltegi eta kultura eta gastronomia jardueretan interesa duten taldeei.
- Aniztasun funtzionala duten taldeei; tailer egokituak.
Nola parte hartu?
Antolatzen ditugun tailer eta ikastaroen berri jakin nahi baduzu, jarrai gaitzazu facebook edo instagram bidez.
Informazio gehiago nahi baduzu edo zure taldearentzako tailer bat antolatzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan aukera hauen bidez:
ESKUAK OREAREKIN DANTZAN
Ezagutu ezazu ogiaren magia. Hauexek dira bizitako momentu berezi batzuk.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi.