Eskuekin Bihotzetik Bihotzerako
LEZAETAKO OGIA
Gure ogia Ogi Bizia
LEZAETAKO OGIA produktu bakoitza dedikazioz egiten du, beharrezkoak diren hartzidura-denbora naturalak errespetatuz eta kalitate handiko lehengai organikoak erabiliz. Gure ogiek eta gozoek tradizioa, jasangarritasuna eta lurrarekiko maitasuna uztartzen dute.
Bertako kalitatezko lehengaiak
LEZAETAKO OGIA, ogiaren benetako zaporea, lurretik eta hura lantzen dutenekiko errespetutik datorrela uste du. Horregatik tokian tokiko jatorrizko lehengai organikoak erabiliz lan egiten dugu, benetako zaporea duen kalitate goreneko ogi bizi bat bermatuz.
Gure irinak, harrizko errotan ehotuak , freskoak eta gehigarririk gabekoak dira. Garrantzia ematen diogu zereal aleak dituen propietate nutrizional guztiak kontserbatzeari, baita benetako ogiak duen testura eta zapore berezia mantentzeari ere. Mendialdeako azoka ibiltarietarako , tokian tokiko nekazariekin lan egiten dugu, bertako garia erosiz eta inguruko errotetan ehoz, antzinako irin barietateekin nahasketa bereziak sortuta ogi bizi bat egiteko.
Jaitzeko gatza, Gar-Goik, Erlandere eztia, Berezi Arrautzak, Roca , Rincón de Segura , Hazialdeko, Bioartesa eta Adsisi Equimercado bezalako merkataritza justuko proiektuak kudeatzen dituzten hornitzaileen aukeraketan, jasangarritasunarekiko eta merkataritza justuarekiko dugun konpromisoa islatzen da. Hornitzaile horiek lehengai onenak eskaintzen dizkigute, gehigarririk gabeak eta oinarrian nekazaritza ekologikoa dutenak. Epe luzera, gure ogiak gure lurretan hazitako zereal aleekin egitea da asmo, ekoizpen kontzientea eta autonomorako bideri ekiteko helburuarekin.
Aukeratzen dugun osagai bakoitzak istorio bat kontatzen digu: lantzen duten eskuena, elikatzen duen lurrarena eta gure familiarena, ogi bakoitza maitasunez eraldatzen duena. Gure ogiak dastatzen dituzunean, naturarekiko eta hura zaintzen duten pertsonekiko benetako lotura sentitzea nahi dugu.
Ezagutu gure produktuak
Gure produktuak tradizioaren, prozesu naturalen errespetuaren eta kalitate handiko lehengai organikoen erabileraren konbinazioaren emaitza dira. Ama orearekin, Ogi biziak egiten ditugu, harrizko errotan ehotutako gehigarririk gabeko irinekin eta ematen diren urrats guztiak zainduz elikagai osasuntsuak, nutritiboak eta zaporetsuak eskaintzeko.
Gure ogi mota hauez gain, aukera kontziente eta goxoak bilatzen dituztenentzat diseinatutako artisau gozoak ere prestatzen ditugu. Janariak, gorputza eta arima elikatzeko duen boterean sinesten dugulako, gure tailerretik irteten den ogi eta gozo bakoitzak konpromiso hori islatzen du.
- Artisau Ogiak: Tradizionalak, gari erdi-osoak, espeltazkoak, zekalezkoak, sarrazenozokoak eta gehiago.
- Artisau Gozoak: Pasta ezberdinak, madalenak, opilak eta gabonetako erroskoak osagai natural eta organikoekin eginak.
- Glutenari intolerantzia dutenentzako aukera: dieta-murrizketak dituztenentzako alternatiba seguru eta zaporetsuak. (gluten hondarrak izan ditzake)
¿Nahi al duzu gure barietateei buruz gehiago jakin?
Egin klik hemen eta ezagutu eskaintzen dizugun guztia
Ezagutu ogi biziaren benetako zaporea
Egin zure eskaera WhatsApp bidez 626 138 405 telefono zenbakian edo bisitatu gure bertako dendak.
Parte hartu gure tailer ezberdinetan eta goza ezazu zure ogia eginez, eskuak dantzan jarriz.